TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Moodle

Facebook

Irakaskuntza Eleanitza

Hezkuntza Marko Hirueleduna (Hmh)

Oinarriak

Hezkuntza Marko Hirueledunaren proposamenak oinarri ditu, hain zuzen, Euskara 21 txostenean hezkuntzaren alorrerako gomendatzen diren printzipioak. Printzipio horiek ondoko uste honetatik datoz: «Zuzendu beharrekoak detektatu eta adostasun zabalez aldatzeari ekin beharko zaio, betiere helburu nagusia garbi izanik: eskolak euskaldundu du eta euskalduntzen jarraitu behar du. Zeregin horretan bateratu behar ditu, batetik, gurasoek seme-alaben eskola-hizkuntza aukeratzeko duten eskubidea eta, bestetik, ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran EAEko bi hizkuntza ofizialetan gaitasun nahikoa lortzeko betebeharra. Horrez gain, hirugarren hizkuntza baten neurri apalagoko irakaskuntzari ere tokia egin behar zaio bertako bi hizkuntza ofizialen irakaskuntzaren ondoan».

Hezkuntza-sistema modernizatzearen baitan, ezagutzaren gizartean sortu diren behar berrietara nahiz gero eta irekiagoa den gizartearen komunikazio-zein trukatze-eskakizunetara hezkuntza-sistema egokitzearen barruan, eta Europako gizartean dauden mugikortasun-nahiz komunikazio-erronka berriei aurre egiteko asmoz, Euskal Autonomia Erkidegoko berezko hizkuntzetan nahiz atzerriko hizkuntzetan ikasleek komunikazio-gaitasunak lortzea sustatzeko erantzukizuna du hezkuntza-sistemak.

Gure gizartean hainbat hizkuntza badira ere, legeetan jaso da beharrezkoa dela euskararen gizarte-erabilera nahiz erabilera normalizatua berreskuratzea. Gutxienez hiru hizkuntzako ikaste-sistemaren hezkuntza-eredua garatu beharra dago, aukera emango duena komunikazio-gaitasuna modu parekatuan garatzeko erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan eta komunikatzeko gaitasun ona lortzeko atzerriko hizkuntza batean. Helburu horiek betetzeko, kontuan izan behar dugu hizkuntzak ikasteko orduan prozedura-nahiz adierazpen-jakintzak landu eta hizkuntzen nahiz hizkuntzak erabiltzearen aldeko jarrera positiboak garatu behar direla.

Zehatz esateko, egundaino garatu diren proiektu eleaniztunen ebaluazioak erakusten du hizpide dugun egitasmoaren modukoak ezartzeak ez duela eragozten ikasleek hizpide dugun gaitasuna beste hizkuntza batzuetan garatzea. Ebaluazio horrek erakusten du, baita ere, garatu diren proiektu eleaniztunek hizkuntza guztiak balioestearen eta errespetatzearen aldeko hizkuntza-jarrerak sortu dituztela ikasleen baitan. Horrez gain, proiektu horien eraginez, ikasleek erritmo biziagoan ikasi dute darabilten ikaste-hizkuntza eta, ondorioz, hizkuntza-eta komunikazio-gaitasun handia lortu. Azkenik, emaitzek argi uzten dute esperientzian parte hartu ez duten taldeek eta parte hartu dutenek neurri bertsuan bereganatu dituztela bigarrenek ingelesez (edo atzerriko beste hizkuntzaren batean) eman dituzten ikasgaietako edukiak.

Azkenik, aipatu beharra dago hainbat testuingurutan garatzen dela hizkuntzak ikasteko prozesua, baina testuinguru horiek ahalik naturalenak izan behar dutela beti eta komunikatzeko nahiz ezagutzak ikasteko eta trukatzeko egiazko beharrak sortu behar dituztela. Ikastetxean, esaterako, hizkuntza ikasten da curriculumeko hainbat alorrekin lotura duten ezagutzak ikasiz. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak deritzo –pertsona adituen nahiz hezkuntzako zenbait erakunderen gomendioei jarraikiz– arreta egokia eskaini behar zaiola bai hizkuntza ofizialak bai gutxienez atzerriko hizkuntza bat irakasteko prozesuari, eta auzi hori lehentasunezkoa dela. Horrez gain, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hezkuntza Marko Hirueleduna izeneko proiektuan parte har dezatela proposatu die EAEko ikastetxe publiko zein itunpekoei. Marko horretan, hain zuzen, euskara, gaztelania eta atzerriko hizkuntza izango dira komunikazio-hizkuntza eta ezagutza berriak transmititzeko hizkuntza.

Gauzatzea

Txomin Agirre Ikastola Hezkuntza Marko Hirueledunaren esperimentazioan parte hartzeko aukeratua izan da hiru ikasturterako, hau da, 2010-11tik 2012-13 arte.

Esperimentazio hau LH4 eta DBH1 geletan gauzatuko da.

Hizkuntza bakoitzean (euskara, gaztelera eta ingelesa) eman behar diren ordu kopuruak dira, besteak beste, bete beharreko premisak:
- 5h astean LHn
- 6h astean DBHn

Probako esperimentazio honetan parte hartzen ari diren zentroak Berritzeguneko aholkularien jarraipen zehatza eta aholkularitza daukate.

Jarduerak / Egutegia
< Azaroa 2017 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Zirkularrak

Zirkularrak

TXOMIN AGIRRE IKASTOLA
Iturribarri 13, Ondarroa.
Telefonoa eta Faxa 94 683 21 39
idazkaritza@txominagirre.org

Garapena Uvedoble Studio
  • Miembro de Centros Diocesanos
  • Eusko Ikastola Batza
  • Ekoschool
  • Iso - Aenor