TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Moodle

Facebook

Ikastola

Hezkuntza Proiektua

Misioa

Ikastolaren MISIOA da ikasleak beraien ahalmen eta beharrizanen arabera heztea, horretarako ikasleak ikas-prozesuan autonomo eta aseak senti arazten ahaleginduko gara eta kontuan izango ditugu beraien giza nahiz lan etorkizuna. Horrez gain, ahaleginaren bitartez maila akademiko ona eta osotasuna lortzen eta errespetua, solidaritatea eta diziplina garatzen ahaleginduko gara, betiere guzti hau, euskal kultura, kultura artekotasuna eta Kristau baloreetan oinarrituz.

Ikuspegia

Gure IKUSPEGIA edo helburua da euskal kulturan oinarritutako ikastola ireki, kultura anitza, eta parte hartzailea lortzea. Hain zuzen ere, Txomin Agirre ikastolaren lehenbiziko egitekoa ikasleei kalitatezko hezkuntza eskaintzea da, betiere kristau balioak eta euskal kulturan oinarrituz. Horretarako, gurasoei kalitatezko arreta eta gertutasuna eskaini nahi diegu, irakasleekin batera beraien seme-alaben hezkuntza proiektuaren jarraipen zehatz eta partekatua egin dezaten.

Baloreak

Solidaritatea
Errespetua
Erantzukizuna
Askatasuna
Zintzotasuna-objetibotasuna

Helburu nagusiak

  • a) Ikaslea trebatzea bere nortasunaren garapen osoa eta armonikoa lortu dezan.
  • b) Ikaslea, ikasle-taldea eta ikastetxea bere inguru social, ekonomiko eta kulturalarekin harremanetan jartzea komunikazio eta hedatze jardunbideen bitartez eta honakoak ahalbidetuz:
    •      a. Ikasleak Euskal Herriko nahiz Bizkaiko kontestu sozio-kulturalean eta ohitura historikoan heztea, beraien balore guztiekin.
    •      b. Bertako gertaera eta egoeren balorazio kritiko eta konstruktiboa egitea.
  • c) Adimen gaitasunak eta lan-teknikak nahiz heziketa zientifiko-humanistikoa orekan garatzea, batez ere sormena eta ekimenak baloratuz eta sustatuz.
  • d) Ikasleak beste herrialde eta kulturenganako estimuan eta irekitasunean heztea, kooperaziorako eta bakerako espiritu solidarioarekin balore-aniztasuna hedatzen nahiz barneratzen jakin dezaten.
  • e) Benetako maitasunean oinarrituz hezkuntza komunitatean eta gizarte-bizitzan parte-hartze aktiboa bultzatzen duten harreman pertsonalak eta jokabideak lantzea.
  • f) Pertsonaren, munduaren eta historiaren kristau ikuspegia proposatzea, fedearen eta kultura aldakorraren arteko etengabeko elkarrizketa ezarriz, Ebanjelioaren baloreen araberako bizimodua sustatuz eta konpromiso aldatzailera eramango dituen giza-kontzientzian heziz.
  • g) Informazio eta komunikazio teknologia berriak erabiltzea.
  • h) Ingurugiroa: Lurra zaintzeko moduak lantzea.

Jarduerak / Egutegia
< Urria 2017 > 
A A A O O L I
1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Zirkularrak

Zirkularrak

TXOMIN AGIRRE IKASTOLA
Iturribarri 13, Ondarroa.
Telefonoa eta Faxa 94 683 21 39
idazkaritza@txominagirre.org

Garapena Uvedoble Studio
  • Miembro de Centros Diocesanos
  • Eusko Ikastola Batza
  • Ekoschool
  • Iso - Aenor