TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Moodle

Facebook

Hezkuntza eskaintza

Lehen hezkuntza

LH

LH 6 urtetik 12 urtera arteko aldia da eta 16 urtera arte hedatzen den Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorraren atal bat osatzen du.

Lehen Hezkuntza 3 ziklotan banatzen da eta ziklo bakoitza bi kurtsok osatzen dute. LHn ikasleen garapen osoa lortu nahi da, hau da, beraien gaitasun fisiko, intelektual nahiz moralen garapen maximoa lortzea. Gainera, aldi honetan talde-lana sustatu nahi izaten da eta bakarkako lana autonomoagoa izatera pasatzen da.

Horrez gain, errefortzu puntualak nahiz beste mota bateko errefortzuak behar dituzten ikasleak kontuan izaten dira. Gainera, Lengua Española irakasgaia lehenengo mailatik ematen da eta ingelesa indartzeko, Natur Zientziak eta Plastika ingelesez irakasten dira. LHko ikasleek astean 30 ordu egiten dituzte Ikastolan.

LH

Ikaslea ebaluatzeko plana

Zikloa sei ebaluazioz osatzen da, hau da, hiru ebaluazio kurtso bakoitzeko. Ebaluazio bakoitzeko programazioetan eta ebaluazio irizpideetan zehazten da irakasgaiari buruzko informazio guztia: zer egingo den, nola egingo den, nola puntuatuko den... Zikloaren azkenean erabakitzen dute irakasleak zeintzuk izango diren ikasturtea gaindituko duten ikasleak.

LH

Aniztasunaren trataera

Hezkuntza Premia Berezi eta Indartze Neurri guztiei kasu egingo zaie, betiere Ikastolako errekurtso pertsonal eta materialen arabera.

Laguntza gela

Laguntza Gelak arreta jarriko die laguntza osagarria behar duten ikasle guztiei, betiere irakasle klaustroak edo irakasle kontseilu ebaluatzaile batek laguntza hori aurreikusi badute diagnostiko batean oinarriturik eta gurasoen baimenarekin.

Jarduerak / Egutegia
< Iraila 2017 > 
A A A O O L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Zirkularrak

Zirkularrak

TXOMIN AGIRRE IKASTOLA
Iturribarri 13, Ondarroa.
Telefonoa eta Faxa 94 683 21 39
idazkaritza@txominagirre.org

Garapena Uvedoble Studio
  • Miembro de Centros Diocesanos
  • Eusko Ikastola Batza
  • Ekoschool
  • Iso - Aenor