TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Moodle

Facebook

Hezkuntza eskaintza

Derrigorrezko bigarren hezkuntza

situacion

Derrigorrezko bigarren hezkuntza (DBH) 12 urtetik 16 urtera arteko aldia da eta aldi honekin bukatzen da Derrigorrezko Irakaskuntza Orokorra.

Aldi hau 4 kurtsotan banatzen da. Normalean, zenbat irakasgai horrenbeste irakasle izaten dira eta kurtso bakoitza irakasle-tutore baten zuzendaritzapean egoten da.

Laugarren kurtsoaren amaieran Derrigorrezko Hezkuntzaren amaiera izanik, euren lehenengo Graduatu Titulua eskuratzen dute. Etapa honetan tutoretzak garrantzi berezia hartzen du garai honetan erabakitzen baita ikaslearen orientazio akademiko-profesionala, besteak beste, Batxilergoko edo Heziketa Zikloko ikasketak egingo dituzten.

Aukerako irakasgaiak Informatika eta Frantsesa dira (bata edo bestea), astean bi orduz. Ingelesa indartzeko Natur Zientziak ingelesez irakasten dira.

Ikasleek ikastetxean 32,5 ordu egiten dituzte astean. .

situacion

Ikaslea ebaluatzeko plana

DBHko lehen zikloa (1 eta 2. DBH) 6 ebaluazioz osatzen da eta DBHko bigarren zikloa (3 eta 4 DBH) beste 6 ebaluaziok osatzen dute. Ebaluazio bakoitzeko programazioetan eta ebaluazio irizpideetan zehazten da irakasgaiari buruzko informazio guztia: zer egingo den, nola egingo den, nola puntuatuko den... Zikloaren azkenean erabakitzen dute irakasleak zeintzuk izango diren ikasturtea gaindituko duten ikasleak.

situacion

Aniztasunaren trataera

Hezkuntza Premia Berezi eta Indartze Neurri guztiei kasu egingo zaie, betiere Ikastolako errekurtso pertsonal eta materialen arabera.

Laguntza gela

Laguntza Gelak arreta jarriko die laguntza osagarria behar duten ikasle guztiei, betiere irakasle klaustroak edo irakasle kontseilu ebaluatzaile batek laguntza hori aurreikusi badute diagnostiko batean oinarriturik eta gurasoen baimenarekin.

Jarduerak / Egutegia
< Iraila 2017 > 
A A A O O L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Zirkularrak

Zirkularrak

TXOMIN AGIRRE IKASTOLA
Iturribarri 13, Ondarroa.
Telefonoa eta Faxa 94 683 21 39
idazkaritza@txominagirre.org

Garapena Uvedoble Studio
  • Miembro de Centros Diocesanos
  • Eusko Ikastola Batza
  • Ekoschool
  • Iso - Aenor