TXOMIN AGIRRE IKASTOLA

Moodle

Facebook

Proiektuak

Eskolako Agenda 21

Proiektu honen helburu nagusia ikasleengan ingurugiroarekiko sentimendu positiboak sortaraztea da. Horrez gain, ikastetxeko eta ikastetxearen inguruko garapen jasangarria bultzatuko da, betiere ikas komunitate osoa kontutan hartuz.

Zer da Garapen Jasangarrirako Hezkuntza?

Azken finean, elkartasuna bilatzen duen hezkuntza da, munduko egoeraz jabetzen laguntzen, zentzuzko jokabideak eta portaerak sortarazten eta arrazoitutako erabakiak hartzera bultzatzen gaituena; hau da, BIODIBERTSITATEA zein ANIZTASUN KULTURALA errespetatu eta bultzatzeaz gain, hauetaz gozatzea ahalbidetzen duen hezkuntza da.

situacion

Nola gauzatzen da?

Ikasturtero edo bi ikasturte jarraietan, ingurumen gai bati ematen zaio lehentasuna. Adibidez, 2005-2006 eta 2006-2007 ikasturteetan, HONDAKINen gaia landu zen; 2007-08 eta 2008-09 ikasturteetan bestalde MUGIKORTASUNA gaia landu genuen.

2010 – 11

Aurten, 2010, "Biodibertsitatearen Nazioarteko urtea da" eta hori dela eta guk ere Biodibertsitate gaia aukeratu dugu hurrengo bi ikasturteetan lantzeko.

Gure inguruan animalia eta landare asko bizi dira eta ikusi dugu bakoitzak besteen premia dugula bizirik jarraitzeko, bai eta oso garrantzitsua dela bizidunen aniztasuna ez galtzea, eta biodibertsitate hori errespetatzen ikasi eta kalterik ez egitea ere.

Helburu nagusi bi hauek kontutan izanik ekintza asko burutu eta burutzen ari gara.

Jarduerak / Egutegia
< Abuztua 2017 > 
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Zirkularrak

Zirkularrak

TXOMIN AGIRRE IKASTOLA
Iturribarri 13, Ondarroa.
Telefonoa eta Faxa 94 683 21 39
idazkaritza@txominagirre.org

Garapena Uvedoble Studio
  • Miembro de Centros Diocesanos
  • Eusko Ikastola Batza
  • Ekoschool
  • Iso - Aenor